Ibermaticako langileen protesta bat. (Argazkia: Nagore Koch)
Ibermaticako langileen aldeko erakunde adierazpen bateratuta aurkeztu dute Bilduk, PSE-EEk, EAJk eta PPk, gaurko udalbatzarrean. Udalbatzak aho batez onartu bezain pronto, txaloak entzun dira aretoan, Ibermaticako langileak udaletxera hurbildu baitira udalbatzarra bertatik bertara jarraitzeko.
Erakunde adierazpenaren bitartez, Udalbatzak «babesa eta elkartasuna adierazi die informatikaren eta I+G+b jardueren sektorean erreferentziazkoa eta aitzindaria den Ibermaticako enpresako langileei». Era berean, euren lanpostuen defentsan egingo dituzten mobilizazioak babesteko konpromisoa hartu du.
Bestalde, Udalbatzak Kutxaren admnistrazio kontseiluari eta hark Kutxabanken dituen ordezkariei eskatu die Ibermaticako batzorde exekutiboarekin eta enpresa batzordearekin akordioak lortzea defendatzeko, eta Donostiako egoitzako enpleguei eusteko, enpresa horrek ekarritako garapenari «kalterik ez egiteko».