"Udalari begira kontua ez da gehiegi aldatuko, erabakia baita Bilduren baitan lan egitea instituzioetan"
Berriro ere legezkoa da ezker abertzalea, hamar urteren ostean. Hurrengo hauteskundeetarako bi urte falta diren arren, ordura arte nahikoa lan badutela uste du Joseba Alvarezek (Parte Zaharra, 1959), Sorturen Donostiako koordinatzaile nagusiak. “Hurrengo bi urteetan, paperean erabakitako kontu guztiak Donostiaren egoerara egokitu behar ditugu. Hori kalean erakusten da, eta ez instituzioetatik”, azaldu dio Alvarezek IRUTXULOKO HITZAri. Biharko papereko edizioan argitaratuko du astekari honek elkarrizketa osoa; bien bitartean, hona hemen elkarrizketaren aurrerapen bideoa.