Jaialdiaren kartela.
Mojo Workin R&B Weekend jaialdia Donostian izango da bihartik igandera, Gure Gauza Elkarteak antolatua, San Miguel Donostikluba Zirkuituaren barruan. Ekitaldiak hiriko hainbat gunetan ospatuko dira, baina kontzertu nagusiena larunbatean Gazteszenan izango da Lazy Lester bluesman beteranoa, Detroiteko Melvin Davis musikaria eta Gasteizko The Allnighters bandarekin.
Donostikluba musika zirkuituaren helburuen artean, hiriko elkarte kulturalek sustatzen dituzten jaialdi txikiak laguntzea dago. Mojo Workin Jaialdia, hiriko elkarte sareak eratutako kalitatezko jaialdi musikalaren eredu aipagarrienetakoa da Donostiklubekoen iritziz, eta babesa eskaini dio. Besteak beste, bihar, dj saio bat izango da Victoria Eugenia antzokiko Klub Aretoan, 23:00etan. Larunbatean, berriz, Gazteszenara igaroko da jaia, aurrez aipatutako jaialdiko kontzertu nagusiekin. Viktoria Eugeniako kontzerturako sarrerak 10 euro balio du, eta Gazteszenakoak, berriz, 15 euro. Bi egunetarako sarrerak, ordea, 20 euroko prezioa izango du. Hala ere, doako kontzertuak ere izango dira. Hona hemen egitaraua:
MARTXOAK 1, OSTIRALA
- 18.00- 21.00: Alldayer-a EIGER EDARITEGIAn: Sir G. of M., Iñigo Art eta Irma La Douce (sarrera doan).
- 23.00-5:00: Allnigher-a, VICTORIA EUGENIA KLUBean: Bill Kealy, Jordi Duro, Jules Winnfield, Dr. King Schultz eta Dani Herranz.
MARTXOAK 2, LARUNBATA
- 13.00: Vermouth herrikoia, ETXEBERRIA tabernan.
- 14:00: Euskal bazkaria, San Bartolome sagardotegian (Menuaren prezioa: 26,50 euro. Izen ematea: mojoworkindonosti@gmail.com).
- 17:00-20:00: Alldayer-a, GAZTESZENAko areto txikian: Rafa Frantic, Albert Acedos eta Hep Daddy Oh! (sarrera doan).
- 21:00: KONTZERTUAK: MELVIN DAVIS, LAZY LESTER estatubatuarrak, eta Gasteizeko THE ALLNIGHTERS taldea. Kontzertuak bukatu eta gero, allnighter-a: Bill Kealy, Jordi Duro, Jules Winnfield, Dani Herranz eta Dr. Punko.
MARTXOAK 3, IGANDEA
- 18:00: JAMAICAN SOUL festa, Egiako LE BUKOWSKI MUSIKA KLUBean.