Lugaritzeko geltokia ‘Metro Donostialdea’ errotuluarekin. (Argazkia: Nagore Koch)
Alderdi biek aurkeztu dute adierazpen bana eta proiektua aurrera eramateko eskatu dute.
Eusko Jaurlaritzak Metro Donostialdearen proiektua baztertu duela eta, egitasmoaren aldeko adierazpena onartu dute PP eta PSE-EEk. Biek aurkeztu dute adierazpena eta biak onartu dira euren botuekin.
Ernesto Gasco zinegotziak, proiektuaren abantaia sozialak azpimarratu ditu eta lanean jarraitzeko beharra azaldu du. Horregatik, “Donostiaren garapenarekin” aurrera egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari; “udalbatzarrak modu demokratikoan erantzun dio Eusko Jaurlaritzari, Donostiarentzako inbertsio bat izango denarekin lanean jarraitu dezan”, esan du.