Jon Albizu Ernesto Gascorekin hitz egiten, gaurko udalbatzarrean. (Argazkia: Nagore Koch)
Egoiliar txartela lortzea errazagoa izango da, aparkatzeko eremuak zabalagoak izango dira edo industria guneetatik desagertuko da TAOa, besteak beste.
Udalbaltzarrean onartu dute, behin betikoz aparkatzeko ordenantza berria. Proposamena, udal gobernuak egin zuen, eta haren gainean adostasuna lortu ostean eraman dute udalbatzarrera. Jon Albizu Mugikortasun zinegotziaren iritziz, “oso positiboa” da lortutako adostasuna, izan ere, TAOren erabateko erreforma egitea ahalbidetuko baitu. Gaineratu du, aurreko ordenantza 1997koa zela eta iraungituta zegoela guztiz.
Aldaketen artean nabarmenena, egoiliar txartela lortzeko jarritako erraztasuna izango da. Bestalde, Txartela duten egoiliarrek, aparlatzeko eremu zabalagoa izango dute, eta era berea, industria guneetatik TAO kenduko dute; zehazki, Miramos, Zuatzu eta Igaran. Gainera, unibertsitatean bi bidaiari dituzten autoek okupazio altuko prezioa erabili ahal izango dute.