Arnasa hartu du Lagun Arok (94-90)
Lagun Aro GBCk asko sufritu du Basquet Manresaren aurkako partidan, baina garaipena lortu du azkenean (94-90). Partida ia galduta zuenean Manresari aurrea hartzea lortu du Lagun Arok. Laugarren laurdenean estutu du aurkaria, eta kostata izan bada ere, irabazi egin du. Garaipen garrantzitsua lortu du, eta arnasa hartzeko aukera eman dio taldeari. Galtzekotan ia ezinezkoa izango litzateke klubarentzat mailari eustea. Hurrengo larunbatean Fuenlabrada izango du aurkari.
