Donostia 2016 Fundazioaren erakunde sortzaileei konpromisoei eusteko eskatu die udalak
Eusko Jaurlaritzak aurten 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren proiektuari egitekoa zion diru ekarpena murriztuko duela dioen informazioaren aurrean, udaleko 2016ko Batzordeak premiazko bilera egin zuen atzo. Juan Karlos Izagirre alkate eta Donostia 2016 Fundazioko presidenteak eta talde politiko guztietako ordezkariek udalaren izenean kezka azaldu dute: “Donostia 2016 proiektu estrategikoa da hiri honentzat eta herrialde honentzat”. Donostiako Udalak Donostia 2016ren aldeko apustu sendoa berretsi du, eta Donostia 2016 Fundazioaren sortzaile diren erakunde guztiei, hartutako konpromisoei eusteko eskatu die.
Gipuzkoako Diputazioak zabaldu du zuen datua: Donostiaren 2016ko kultur hiriburutzarako diru ekarpena %77 jaitsiko du Jaurlaritzak. «Kinka larrian» dago ekimena, Espainiako Gobernuak ere ez baitio laguntzarik bideratuko.
