Igor Labaka izan da lehen ibaetarra Aingeru Zaindariaren krosean
Ibaetako jaien egitarauaren barruan Aingeru Zaindariaren 10. krosa egin dute gaur arratsaldean. Eguraldi ona lagun, 70 bat korrikalarik parte hartu dute lasterketan. Igara bidetik irten dira, eta bi buelta eman dituzte Aingeru Zaindariaren ermitara iritsi arte. Igor Labaka izan da lehen ibaetarra sailkapenean (23 min. eta 15 seg.). Gizonezkoen sailkapenean, Ibai Alba hernaniarra (21 min. eta 24 seg.) izan da azkarrena. Bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte Raul Gonzalez lasartearrak (21 min. eta 30 seg.) eta Eneko Garin villabonatarrak (21 min. eta 56 seg.). Emakumezkoen sailkapenean Marisol Martinez izan da azkarrena. Beste irundar bat izan da bigarrena: Angela Gonzalez (31 min. eta 46 seg.). Leire Goenaga (32 min. eta 11 seg.) villabonatarrak hirugarren postua lortu du.
- Ibaetako krosean bi harpidetza banatuko ditu IRUTXULOKO HITZAk. (Argazkia: Trintxerpe KE)







