Euskal hiriburuetan manifestazioak egin dituzte; euskal hezkuntza nazional bat izan dute aldarri.
Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak bultzatutako hezkuntza erreformaren aurka protesta egin dute gaur arratsaldean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta hezkuntza nazional bat aldarrikatu dute. Donostian, 17:30ean irten da manifestazioa Bulebarretik.
Euskal Herrian gure hezkuntza lelopean elkartu dira. Erreformaren aurkako leloak ez ezik
Murrizketarik ez! oihuak ere entzun dira elkarretaratzean.
ELA, LAB eta EILAS sindikatuek deitu dute elkarretaratzera, eta hainbat eragileren babesa jaso du ekimenak. Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoaren (LOMCE, gaztelaniaz) aurrean, “alarma eta kezka sakon komuna” adierazi zuten otsailaren 19an eginiko agerraldian.