Hilaren 14an inauguratuko dute fatxada berritua.
Añorgatarrak Museum Cemento Rezolaren eraldatze prozesuan parte hartzen ari dira.
Otsailaren hasieran zementuzko plaka batzuetan euren esku markak utzi zituzten. Plaka horiek laster museoaren fatxadan jarriko dituzte. Gaurkoan hainbat lore eta landare landatu dituzte. Horiek ere aurki izango dira ikusgai eraikinaren kanpoaldeko horman. Izan ere, museoaren itxura berdetu egingo da.
Hilaren 14an inauguratuko dute museo berritua. Eraldatze prozesua museoak berak jarri zuen abian. Deialdi bat egin zuen, museoa biziberritzeko proposamenak jasotzeko. Pedro Olaizola eta Ekain Olaizola aita-semeen Zementu biziduna proposamenak irabazi zuen lehiaketa. Biel ala biek eraikinaren kanpoaldea eraldatzeko prozesu bat proposatu zuten; eta hori guztia, añorgatarren laguntzarekin.