Suhiltzaileak Grosen lanean. (Argazkia: Xabier Etxabe)Xabier Etxabe
Langile publikoek herritarren zerbitzura egon behar dutela azaldu dute, eta ez bankuen ez gobernuen zerbitzura.
Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, Donostiako suhiltzaileek uko egingo diote etxe kaleratze kasuetan ateak irekitzeari. Oharrean azaldu dute: “Langile publikoek herritarrei zerbitzu emateko egiten dugu lan, eta ez bankuei ezta gobernuan dituen morroiei ere. Eta, suhiltzaileen kasuan, gure lan eremua larrialdiarena da”.
Gaineratu dute, Donostiako suhiltzaileek ez dutela parte hartuko haien lan profesionaletik urruntzea suposatzen duen eta langileek zein klase baxuak pairatzen dituen desberdintasunak areagotuko duen inongo ekintzatan.
Azkenik azaldu dute, kaleratzeen kasuan, “lan hori bakarrik legeak markatzen dituen larrialdi kasuetara mugatuz” egingo dutela.
Gogoan eta eredugarri izan dituzte, A Coruñako suhiltzaileek 85 urteko emakume baten kaleratzean ez parte hartzea erabaki izana. Bat egiten dute ere, orain egun batzuk Katalunia, Kanariak, Madril eta Murtziako suhiltzaileek hartu duten hautuarekin.