
Erakusketaren aurkezpena egin dute arratsaldean; Realeko ordezkariek eta politikariek parte hartu dute (Argazkiak: E. Zabala)
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Realak ere bere ekarpena egin nahi izan du, eta
Emakumeak txuri-urdinez izeneko erakusketa zabaldu du, Kutxa Boulevard erakusketa gunean. Realak 100 urte baino gehiagoko historia du, eta urte horietan guztietan uste baino garrantzitsuagoak izan dira emakumeak. Saskibaloia, eskia, pala… gutxik gogoratuko dituzte Realak izandako sail horiek, baina izan zituen, eta beste batzuk oraindik bizirik diraute, futbolak eta belar hockeyak, esaterako. Gainera, kirolariez gain, emakumeek presentzia izan dute bai zaleen artean, baita zuzendaritzan ere, eta hori guztia islatua ikus daiteke erakusketan.
Emakumeak txuri-urdinez erakusketari irekiera ofiziala eman diote gaur arratsaldean, Realeko zein udaleko eta aldundiko ordezkariak izan dira bertan. “Emakumeek oso garai gogorrak bizi izan zituzten, emakumeek kirola egitea debekatua egon zelako. Argazkiek dena esaten dute”, aipatu du Nekane Soria Realeko kontseilariak. Argazkiez gain, ikus-entzunezko pare bat ere jarri dituzte, Realeko parte izandako emakumeen lekukotzekin.
Apirilaren 7a arte egongo da zabalik erakusketa, asteartetik igandera, 17:00etatik 21:00etara.
-
-
Belar hockey saileko argazkiak
-
-
Philippe Montanier eta Iñaki Mendoza
-
-
futbol saileko argazkiak