Euskal arteari buruz arituko dira Koldo Mitxelena Kulturunean
Koldo Mitxelena Kulturunean Amable Ariasen Kaosari eta Zoriari forma erakusketa dago ikusgai egun hauetan.
Erakusketaz gain, hainbat tailer, bisita, mahai inguru eta bestelako ekimen ere antolatu dituzte.
Gaur, asteazkena, adibidez, mahai ingurua egingo dute Gaur taldea eta euskal artearen inguruan. Saioa 19:00etan izango da Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian.
Amable Arias Gaur Taldearen (1965-67) eta Barandiaran galeriaren sustatzaileetako bat izan zen, eta gaurko saioan talde hori osatu zuen artista multzoaren inguruan eta hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan euskal arteak izan zuen berrikuntzaz hitz egingo dute. Nazioarteko sariak jasotako Chillidaz eta Oteizaz gain, Gaur taldean hartu zuten parte Basterretxea, Amable Arias, Sistiaga, Balerdi, Mendiburu eta Zumeta artistek.
Mahai inguruan parte hartuko dute, Nestor Basterretxea, artistak, Jose Antonio Sistiaga, artistak, eta Maria Jose Aranzasti, arte historialariak. Moderatzailea, berriz, Fernando Golvano izango da.
Erlazionatutako edukiaAmable Ariasen lanik intimoenak aurkeztu dituzte Koldo Mitxelena Kulturunean