Grupo Gismak Bera Bera Eskubaloia babestuko du
Garai ekonomiko zailak direla gogoraraziz, irribarrea ahoan zuela egin du aurkezpena Tati Garmendiak. Izan ere, Akaba galdu zuenetik, babesle nagusirik gabe egon da Bera Bera Eskubaloia. Orain, Grupo Gismaren babesa lortu du. Gorka Sedano Grupo Gisma aholkularitza enpresako kudeatzailea da, eta berak azaldu duenez, hainbat enpresa txikiren batura da Grupo Gisma, eta euren jarduerak hobetzen laguntzen dute, dirulaguntzak emanez, esaterako. Denboraldi honetarako akordioa itxi dute Bera Berak eta Grupo Gismak. Larunbatean, Gaskako partidan estreinatuko dute babeslea; jokalariek galtzen atzekaldean emango dute idatzita enpresaren izena.