Onkologikoa Osakidetzan integratzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak, EH Bildu eta PSE-EEren babesarekin
Onkologikoa Osakidetzan integratzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak. EH Bilduk egin du proposamena, eta aurrera atera du PSE-EEren babesarekin. EAJko eta PPko legebiltzarkideek kontra bozkatu dute —bi parlamentari falta ziren bozketan—. Bi puntu ditu onartutako testuak: batean, Osakidetzari eskatu diote Onkologikoa integratzeko bere barruan; bestean, integrazioa lortzeko, Kutxarekin negoziatzen hastea galdegin diote Eusko Jaurlaritzari, “urratsak eta epeak” zehazte aldera.