Orixe Saria antolatu dute Añorgan
Bi bertso afari egingo dituzte finalerako nor sailkatzen den erabakitzeko; bihar eta hurrengo ostiralean.
Añorgan Orixe Saria antolatu dute; 25 urtetik gorako bertsolarientzako da. Bihar, ostirala, eta hilaren 15ean egingo dituzte kanporaketak. Biharko bertso afarian Iñaki Gurrutxaga, Nahikari Gabilondo, Beñat Ugartetxea, Iñigo Izagirre, Aitzol Barandiaran eta Miren Artetxe izango dira. Lukainkategi jatetxean izango da bertso afaria. Hilaren 15eko bertso afarian Iñigo Manzisidor Mantxi, Oihana Bartra, Andoni Otamendi, Felix Zubia, Xabier Sukia eta Iñaki Zelaia ariko dira. Gure Kabia elkartean izango da bertso afaria.
Saio guztietarako hitzordua Añorgako Jolas Etxea elkartean jarri dute, 20:00etan. Bertso afariak 20:30ean izango dira, eta saioak 22:30ean.
Saio bakoitzean puntu gehien lortzen duten bertsolariak pasako dira finalera zuzenean, eta bi saioetako puntuazio handiena jasotzen duten beste biak. Finala martxoaren 22an izango da, Jolas Etxean.
Informazio gehiago eskuratzeko idatzi Idazkaritza@anorgakke.org helbidera edo deitu Añorga kultur eta kirol elkartera, 943363791 telefonora (19:00etatik 21:00etara).