Kartela udaletxean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Giza eskubideen defentsan eta arrazoi humanitarioengatik jarri dutela azaldu dute.
Udal gobernuak, giza eskubide guztien defentsaren harira, presoen eskubideak errespetatzea eskatzen duen kartela jarri du udaletxean.
Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira irakur daiteke bertan.
Martxoaren 20an, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrinari buruzko behin betiko erabakia hartu behar du, eta horren harira, arrazoi humanitarioengatik, jarri dute kartela besteak beste. Izan ere, doktrina horrekin euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriek, oro har, presoen eta haien senideen eskubideak urratzen dituztela eta sufrimendua areagotzen dutela azaldu dute ohar baten bidez.
Gogoratu nahi izan dute, “garai berri” batean dagoela euskal gizartea eta “garai bateko jarrera eta jokabideak” alde batera uzteko ordua dela. Azkenik, udal gobernuak zabalduko duen mezua, Aiteteko Bake Konferentziarekin bat datorrela azaldu dute.