Manifestazio bukaeran, komunikatua irakurtzen. (Argazkia: K. M.)
Antolatzaileen arabera, 1.000 lagun inguru bildu dira manifestazioan; feminismoak egindako lan politikoa aldarrikatu dute.
Jende andana bildu da Emakumeen Nazioarteko Egunean Donostian egin duten manifestazioan. Donostiako Koordinadora feministak deituta, emakumeen borrokak aurrera darraiela esan dute.
Eraldaketa, feminista ezinbestean! lelopean, 1.000 lagun inguru bildu direla esan duten antolatzaileek.
Aurten, borroka feministak emandako pausoak eta berdintasunerako bidean egindako lana gogoratu dituzte, eta hala, horrek duen izaera politikoa aldarrikatu.
Egungo egoeran, “krisiaren aitzakiarekin” baina arrazoi ideologikoengatik, “emakumeen aurkako murrizketak” egiten dituztela boteretik salatu dute. Hala, kapitalismoa eta sistema patriarkala “ezkonduta” daudela salatu dute.
Hala, gaur bildutako jentzetza borroka feminista “bizi-bizirik” dagoenaren erakusle dela esan dute. Azkenik, beste gizarte eredu baten beharra azaldu dute, eta feminismoak eraldaketa horretan proposamen zehatzak dituela.
Ohiko aldarriak ez dira falta izan
Manifestazioan zehar, hainbat lelo entzun dira, eliza, gobernu eta murrizketen aurka. Bestalde, aborto libre eta doakoa ere aldarrikatu dute.
Ez dira faltza izan lesbianismoaren aldarriak edo indarkeria matxistaren aurkako ohiuak ere.