Igandean jokatuko dute Berdebidea krosa
Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Atletikok Berdebidea kros jasangarriaren bigarren ekitaldia antolatu dute iganderako. Xarmaz beteriko ibilbideak Kontxako badia, Urumea ibaiaren bazterrak eta Egiako parkea zeharkatuko ditu, besteak beste. Guztira 6,7 kilometroko lasterketa izango da. Gainera, herri-lasterketa honen bidez gisa honetako jarduerak antola daitezkeela erakutsi nahi dute ingurumen eta iraunkortasun irizpideak errespetatuz.