Eneko Goia, artxiboko irudia. (Argazkia: Nagore Koch)
Biltzarrean, legealdiaren erdian hiriak aurre egin beharreko erronkak aztertzea izango dute helburu; Miramar Jauregian egingo dute, 50 lagunek.
Bigarren udal biltzarra egingo du EAJk bihar. Bertan, legealdiaren erdialdean daudela aprobetxatuz, aurre egin beharreko erronkak aztertuko dituztela jakinarazi dute. Biltzarra Miramar Jauregian egingo dute eta berrogeita hamar pertsonak baino gehiagok hartuko dutela parte jakinarazi dute. Guztira, arduradun politikoak, udal arduradunak eta Donostiako gizartearen arlo ezberdinetako ordezkariak izango dira.
Azaldu dutenez, 2011n udal taldeak azken udal hauteskundeetako programa gauzatzeko egindako biltzarraren jarraipena izango da biharkoa; “leegealdiaren erdialdera iristen ari garen hau une egokia da, gure ustez, hiriak aurre egin beharreko erronka ekonomiko, politiko, sozial, kultural eta azpiegitura mailakoak aztertzeko. Aurreko konbentziotik izandako bilakaera egiaztatzeko eta EAJ-PNVk hurrengo hilabete eta urteetan garatu ditzakeen jokabide lerroak diseinatzeko”, nabarmendu du EAJko zinegotzi Eneko Goiak.
Ekonomia da kezka
Azken bi urteetan ekonomiak izan duen bilakaera negatiboa da EAJk hirian duen kezka nagusienetako bat; “Donostiak 13.000 langabetu baino gehiago ditu dagoeneko eta hori guztiok larriki kezkatu behar gaituen zifra da. Hiriko motore ekonomikoak abian jartzeko neurriak hartzea izan behar du Udalaren, gainerako erakundeen eta gizartearen lehentasun nagusia. Ez dago egoera honi buelta ematea bezain kontu garrantzitsurik; etorkizuna joakoan dugu”, azaldu duGoiak.