"Euskararen aldeko jarrerak indartzen baditugu, jendeak euskaraz ikasiko du eta egingo du"
http://youtu.be/yvzS_1L0iPI
Donostiako euskaldun eta euskaltzaleek zer behar dute ikusgarri eta erakargarriago izateko? Zer behar du XXI. mendeko hiriak euskaldun izateko? Halako auziak eztabaidatzeko aukera izango da Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako ‘Bidea Marraztera Goaz!’ jardunaldietan. Atzo egin zuten lehen saioa, eta Mikel Zalbide hizkuntzalaria izan zuten bidelagun.
Helburu nagusia Donostia euskaldunago bat lortzea da, eta hori lortze aldera planteatzen diren erronkak eta gainditu beharreko zailtasunak zehaztea. Bideo honetan Mikel Zalbidek azaldutako ideiak entziteko aukera izango duzu.