Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek ere parte hartuko dute.
Larunbatean Korrika Donostiara iritsiko da, eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak erromeria berezi bat prestatu du. Udaleko Musika eta Danza Eskolaren laguntzarekin, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria egingo du. Konstituzio plazan elkartuko dira 19:00etan.
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek ere parte hartuko dute ekitaldi honetan. Lehen zatian haurren maisu eta irakasle izango dira hiru pailazoak. Donostiako Udaleko Txistulareak eta Bidebietako gaiteroek jarriko dute musika. Korrikalariak Konstituzio plazatik pasatzean, 21:30 inguruan, Korrika musikaz animatzeko ere aprobetxatuko da erromeria.