Bilera egingo dute, Kaldero Jaun jaiak antolatzen hasteko
Apirilaren 2an bilduko dira egin beharrak banatzeko; ahalik eta jende gehienari luzatu diete deia.
Intxaurrondoko Kaldero Jaun jaiak kolokan zeudela jakinarazi zuten aste honetan bizilagunek. Izan ere, ia 21 urtetan ardura eduki dutenek, belaunaldi aldaketa eskatzen zuten. Hala, atzo bertan, bizilagunekin bigarren bilera egin zuten, jaien etorkizunaz hitz egiteko.
Guztira 15 bat lagun bildu ziren, eta azkenean, jaiak auzoan duten balioa azpimarratuz, aurrera jarraitzeko erabakia hartu zuten. Badakite ez dela erraza izango, ez baitabiltza jendez sobera. Horregatik, azken saiakera egitea erabaki badute ere, argi dute “ardurak hartu behar direla”.
Hala, apirilaren 2an elkartuko dira berriro Intxaurdi bizilagunen elkartean (Joana de Albret kalea, 3), 19:30ean. Oraingo honetan, festen antolakuntzan ardurak hartuko dituztenak biltzea epsero dute, eta horrela, lanak banatzen hasi ahal izatea.
Deia eta gonbitea zabaldu die auzoko bizilagun guztiei.



