
Judith Jauregi Aieteko pianistak kontzertua eskainiko du Viktoria Eugenia Antzokian, ekainaren 26an, 20:00etan, Classic zikloaren barruan. Emanaldirako
sarrerak 25, 20 eta 15 euroren truke eros daitezke dagoeneko. Bere disko berria aurkeztuko du Viktoria Eugenian;
Para Alicia, inspiracion española. Kontu handiz landutako egitasmoa da, oso pertsonala, jende asko zain eduki duena. Otsaila bukaeran kaleratu zuen diskoa, berak sortutako disketxearekin: BerliMusic. Alicia de Larrochari eskaini dio, 2009ko irailaren 25ean hil zen pianista kataluniarra.
Jauregi pianista preziatuenetako bat bihurtu da azken urteotan. Kritikak haren gaztetasuna, freskotasuna, naturaltasuna, dotorezia eta komunikatzeko ahalmen handia nabarmendu izan ditu.