Parot doktrina bertan behera utz dezaten eskatu dute kalean
Europako Giza Eskubideen Auzitegiko areto nagusiak Ines del Rio preso nafarraren auzia berraztertu du gaur. Hori dela eta, Parot doktrina bertan behera utz dezaten eskatzeko, mobilizazio eguna izan da gaur Euskal Herriko hainbat herritan, Herrira mugimenduak deituta.
Donostian manifestazioa egin dute,19:00etan, Bulebarretik abiatuta, biziarteko zigorraren aurka. Herritar askok egin dute bat protestarekin, eta euskal presoen aldeko leloak oihukatu dituzte.


