Txokolatezko tableta erraldoi bat egingo dute Garberan
Merkataritza zentroaren berritze lanak hasiko direla ospatuko dute ostiralean, 11:00etan; ia 50 metro koadroko txokolate tableta egingo dute.
Garbera merkataritza zentroan berritze lanak hasiko dira laster, eta ekitaldi sinboliko gisa zerbait berezia prestatu nahi izan dute. Txokolatezko tableta erraldoi bat egingo dute ostiral goizean, 11:00etan; ia 50 metro koadroko tabelta bat egingo dute. Antolatzaileen arabera, “Euskadin inoiz egindako txokolatezko tableta handiena” izango da. Bertara gerturatzen diren bezeroek txokolatea dastatzeko aukera izango dute.
Bokado Taldeko Mikel Santamaria sukaldaria ariko da gozogile gisa. Sukaldariak hautsiko du lehenengo baldosa, eta gonbidatuen eta hedabideen artean banatuko du ondoren txokolatea. Tailer txiki bat ere emango du Santamariak. Garberako bezeroek, sukaldariaren aholkuak jarraituz, txokolatezko postre bat egiteko aukera izango du.
Garbera merkataritza guneak erabateko zaharberritzea hasiko du. Joan den urtean aparkalekua berritu zuen, eta orain barruko obrak egingo dituzte, zorua aldatzearekin hasiz. Garbera “argitsuagoa, erosoagoa eta irisgarriagoa” izatea nahi dute. Denda berriak irekiko dituztela plazaratu dute. Guztira 15 milioiko inbertsioa egingo du Garberak, eta berritze lanen ondoren 200 lanpostu berri sortuko direla azaldu dute.


