Nerea Txapartegi eta Norka Chiapuso gaurko aurkezpenean (Argazkia: E. Zabala)
dFeria antzerki eta dantza azokaren balantzea egin dute Nere Txapartegi udaleko Kultura ordezkariak eta Norka Chiapuso Donostia Kulturako kideak. Martxoaren 18 eta 21 bitartean izanda da arte eszenikoen azoka Donostian, eta balantzea definitzeko “poza” hitza erabili du Txapartegik. Izan ere, Txapartegiren hitzetan, 27 ikuskizun eskaini dituzte 31 emanalditan, eta 7.243 ikusle igaro dira antzokietatik. Hala, iaz baino 543 sarrera gehiago saldu dituztela azpimarratu du Txapartegik, hau da, %33 gora egin duela ikusle kopuruak. Euskararen presentziak ere gora egin du, eta eskainitako ikuskizunen erdiak euskal taldeen ekoizpenak izan dira. Gainera, guztira, 301 profesional igaro dira emanaldietatik, hau da, kritikoak, programatzaileak… beraz, antolatzaileak oso pozik daude emaitzekin. “2013ko dFeria arrakastatsua izan da, jasotako harreragatik, antolakuntzagatik eta maila artistikoagatik”, adierazi du Txapartegik.
Chiapusok azaldu duenez, dagoeneko proiektu berriak abian dira Donostia 2016 bulegoarekin batera, eta Kosta Rican eta Montebideon, besteak beste, interesa dute euskal ekoizpenak jasotzeko.