"Euskararen aldarria etengabe egitea erabaki ordez, dena euskaraz egin dugu"
http://youtu.be/xYPuWejGNUA
Donostiako Piratek Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen Bidea Marraztera Goaz! jardunaldietan parte hartu dute. Piraten mugimenduaren inguruan eta euskararen inguruan hitz egin zuten atzo, San Telmo Museoan. Haritz Barela eta Lander Arbelaitz aritu ziren hizlari gisa. Jardunaldi hauetan eztabaida ireki eta parte hartzaileak egin nahi dituzte. Helburu nagusia Donostia euskaldunago bat lortzea da, eta hori lortze aldera planteatzen diren erronkak eta gainditu beharreko zailtasunak zehaztea.
Bideo honetan atzoko eztabaidaren zati bat jaso du Irutxuloko Hitzak. Joan den astean Mikel Zalbide hizkuntzalariak hartu zuen hitza.