Haurren lekukoa eskuz esku ibili da Grosen, Korrika handia bailitzan
Grosen ez da giro izan ostiral arratsaldean. Korrika Txikiak auzoko kaleak hartu ditu. Kataluinia plaza, Zabaleta kalea, Berminghan kalea, Txofre plaza… Groseko bazter horiek guztiak haurrez bete dira. Hain zuzen ere, lekukoa eskuz esku, eskolaz eskola ibili da kaleetan barrena, Korrika handia bailitzan. Zuhaiztik, Presentacion de Mariak, Miren Bihotzak eta Zurriola ikastolak hartu dute parte Korrika Txikian; ikastetxe horietako gaztetxoek partekatu dute lekukoa.
Ibilbidea bukatuta, Txofre plazan bildu dira denak. Haur, guraso, irakasle eta antolatzaileen bilgune izan da, hau guztia Korrika handiaren bezperan.