Intxaurrondon ere pozik eman diote txikienek euskararen lekukoa elkarri
http://youtu.be/_8dKB_XP5es
Goizeko hamaiketan hasi da Korrika Txikia Intxaurrondon. Intxaurrondo ikastolako ikasleek eman diote hasiera euskararen aldeko lasterketari, ikastola atarian. Pixka bat beherago, irrikaz zain zituzten La Asuncion eta Intxaurrondo Hegoa ikastetxeetako ikasleak ere.
Txara ingururaino igo eta aldapan behera pozik jeitsi dira berriro, denak pauso azkarrez, Gabriel Zelaia plazaraino. Jende andana bildu da bertan, festa giroan, biharko Korrika lasterketarako giroa berotuz.