Izagirrek eramango du Donostiako Udalaren lekukoa
Donostiako Udalak babesa agertu dio bihar hirira iritsiko den Korrikari. Udaleko talde politiko guztietako zinegotziek, alkatea buru, taldeko argazki bat atera dute, gaur, euskararen aldeko festa handienari sostengua erakusteko. Udalak 2.415 kilometroa erosi du, eta udal taldeetako ordezkariek egingo dute lasterka tarte horretan; iluntzeko 21:15 aldera Perlatik Erdialdera. Juan Karlos Izagirre alkateak eramango du lekukoa; Euskal Herrian zehar, eskuz esku, 2.507 kilometro egingo dituen lekukoa. Donostiako Udalak 10.000 euroko diru laguntza eman dio Korrikari.