Donostiarra bederatzigarrena izan da San Pedroko estropadan
Liga iritsi aurreko prestaketarekin jarraitzen du Donostiarraren Torrekua traineruak. Hain zuzen ere, San Pedroko estropadan parte hartu zuen Donostiarrak atzo arratsaldean. Xabier Zabalaren kuadrilla bederatzigarren postuan geratu zen, 20 minutu eta 53 segundoko denborarekin. Etxeko trainerua, San Pedrokoa, izan zen txapelduna, 19 minutu eta 51 segundoko denborarekin.