Bidebietan esan diote agur Donostiako Korrikari. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bidebietan egin ditu Donostiako azken metroak 18. Korrikak. Euskararen lasterketak ez du etenik, ordea, eta aurrera doa azken gauari denbora irabaziz. Bihar amaituko da 18. Korrika Baionan.
Babes zabala jaso du Korrikak Donostian, eta Erdialdeko kaleetan bildu den jendetzarik ez bada izan ere auzoetan, oso harrera ona egin diote. Guztira 58 kilometro egin ditu euskararen aldeko lasterketak Donostian, eta ehun eragile baino gehiagok hartu dute lekukoa.
Bidebietako bizilagunek pasa dute Donostiako azken lekukoa, eta hurren arte esan diote Korrikari.
Bidebietan esan diote agur Donostiako Korrikari. (Argazkia: Estitxu Zabala)