Donostialdeko metroa aztergai, Okendo kultur etxean
Gaur, astelehena, Donostialdeko metroaren inguruko mahai-ingurua egingo dute Okendo kultur etxean. Donostialdeko metroa? izenburupean, hainbat ikupegi jaso, eta metroaren gaia aztertzen saiatuko dira.
Ekimenean parte hartuko duten pertsonak honako hauek izango dira: Ander Gortazar, arkitektoa, Unai Erroitzenea, Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio publikoko zuzendaria, Oskar Bordes EuskoTreneko komite iraunkorreko langilea, Josu Urresola, Altza 21 auzo elkarteko kidea eta Mikel Alvarez Donostialdeko AHT-aren aurkako taldeko kidea.
Solasaldia 19:00etan hasiko da.