Goran Paskaljevic, 2010ean, jaialdiak saritu zuenean.
Goran Paskaljevic zuzendari serbiarraren
When Day Breaks azken filma izango da ikusgai datorren apirilaren 19an, Viktoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian. Donostiako Udalak antolatzen du Zinemaldia, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen eta Donostia Kulturaren bidez.
Paskaljevic zuzendariaren film batek Zinemaldia inauguratzen duen bigarren aldia izango da. Izan ere, 2010ean
Honeymoons (2009) filmak inauguratu zuen. Ekitaldi hartan, Zinemaldiaren Saria jaso zuen giza eskubideen alde egindako ibilbide profesionala zein pertsonala saritzeko.
Azken hiru hamarkadetako zinema europarraren egile garrantzitsuenetako bat da zuzendari serbiarra, eta 30 dokumental inguru eta fikziozko 15 film luze –besteak beste,
Someone Else’s America (1995),
Cabaret Balkan (1998) eta
Optimisti (2006)– egin ditu; mundu osoan parte hartu eta sariak jaso ditu lan horiekin. Bere obraren bidez izugarri lotzen zaio bizi den munduko errealitateari, eta Paskaljevic egungo gizarteari, gerrari, immigrazioari, xenofobiari… buruz mintzo da bere pelikuletan. Gai horiek bere filmografia osoan aurki daitezke.
Bestalde, Gipuzkoan filmatu eta ekoitzitako bi film estreinatuko dira jaialdian:
Alardearen seme-alabak eta
El método Arrieta.