Hiru sindikatuko garraiolariek kamioi karabana bat egin dute Erdialdean
Hiru sindikatuak mobilizazio eguna deitu du gaurko, Gipuzkoan Garraioa Salbatzeko Plan Integral baten alde borrokatzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazioa exijitzeko. Honen harira, garraiolarien sindikatuak kamioi karabana bat egin du, eta protesta Erdialdean barrena ibili da. Zaratatsua izan da oso, kamioiek euren klaxonei eragin baitiete garraiolarien ahotsa ozen entzuteko helburuarekin. Hiruk erakundeen inplikazioa eskatu du “sektorearen biziraupena bermatzeko”.