Udaletxeko balkoiko kartela. (Argazkia: PSE-EE)
Giza eskubideak, irtenbidea bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira dioen kartel bat dago jarrita udaletxeko alkatetzako balkoian, eta PSE-EE alderdiari ez zaio ondo iruditzen. Donostiako sozialisten bozeramaile Ernesto Gascoren arabera, “ez da bidezkoa eraikin publikoak aldarrikapen politikoak dituzten mezuak erakusteko erabiltzea, eta Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkateak, gainerako taldeen onarpenik gabe hartzen ditu horrelako erabakiak”.
PSE-EE alderdiak presoen aldeko kartela kentzeko eskatu du, baina alkateak uko egin dio eskaerari. Horregatik, sozialistek kartel eta pankartak jartzea arautuko duen Udal Ordenantza aldaketzeko arau proposamena aurkeztuko dute. Proposamen horren arabera, udaletxean edo gainerako eraikin publikoetan ezingo litzateke kartel edo pankartarik jarri udal talde guztien adostasunik gabe.