Aste Santuan tailerrak, San Telmo Museoan
Aste Santuko oporretarako hainbat ekimen antolatu dituzte San Telmo Museoan.
Erdi Aroko bizimoduari buruzko haur eta familientzako tailerrak eskainiko dituzte, adibidez, Erdi Aroko gazteluak Gipuzkoan erakusketaren irekierarekin batera. Bertan garai bateko zaldunak, erromesak, mojeak edo nekazariak nolakoak ziren eta nola bizi ziren ezagutzeko aukera izango da.
Gainera, etxeko txikienek Okaren joko dibertigagarrian zein paper bete nahi duten aukeratu ahal izango dute, galdera eta igarkizunen bitartez, edo Erdi Aroko idazkeraren inguruko tailerrean parte hartu, eskulanak eginaz.
Tailerrak euskaraz burutuko dira, 11:00etatik 13:00etara, eta parte hartzeko adinik egokiena sei eta hamar urte bitartekoa da. Oka jokoaren tailerra martxoaren 30ean, apirilaren 3an eta apirilaren 5ean egingo da. Erdi Aroko idazkera tailerra, berriz, apirilaren 2an, 4an eta 6an.
Informazio gehiago Santelmomuseoa.com</em> webgunean edo 943 481580 telefonoan eskura dezakezue.