Kirolaren eguna, Altzan
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak Kirolaren Eguna ospatuko du bihar, asteazkena. XX. edizioa da aurtengoa, eta 450 ikasle baino gehiago elkartzea espero dute Altzako kiroldegian.
Goizean hasi eta etenik gabe, hamar kirol ezberdin egiten arituko dira ikasleak egun osoan. Neska eta mutil, taldeko kiroletan aritu ahal izango dute denek batera: areto futbola, saskibaloia, eskubaloia, boleibola… Horietaz gain, banakako eta bikotekako txapelketak ere izango dira, mahai tenisean, musean, xakean, igeriketan eta mahaieko futbolean, besteak beste.
Ikasleek nahi adina kiroletan parte har dezakete, taldean, banaka edo binaka, proba guztiak bateragarriak baitira. Unibertsitateak parte hartzaile bakoitzari janariaren txartela (ogitartekoa eta edaria) eta txokolatea eta gailetak emango dizkio, indarra hartzeko. Kirol proba bakoitza amaitzerakoan, sariak emango dira: irabazleentzako dominak eta kirol materiala.
Eguna amaitzeko, afaria eta 700 pertsona ingururentzako jaia izango dira Bataplanen. Kirol jantzien zozketa ere izango da bertan, eta Kirolaren Egunean azken aldiz parte hartzen duten ikasleek eguneko sari bereziak emango dituzte. Kirola eginez, ederki pasatzeko aukera izango da, beraz, Altzan.