Ikasleak hainbat postre dastatzen. (Argazkia: Mikel Goñi)
Bidebietako Institutuan ekimen gozoa egingo dute bihar, asteazkena. Munduko postreak deitzen diote biharko ekimenari, eta horixe da helburua, postreak janez, beste herrialde eta kulturak pixka bat hobeto ezagutzea.
Etorkinen seme-alaba edo jatorri ezberdinak dituzten ikasleek etxean eginda ekartzen dituzte postreak, eta ondoren, denen artean probatu eta dastatzen dituzte.
Arrakasta handia izaten du ekimen honek, eta horregatik errepikatuko dute aurten ere. Gainera, postre gozoena ekartzen duenak saria jasoko du: Txuri Urdinera joateko sarrerak.