Txomin Eneako hirigintza proiektuak lehentasuna ote duen galdetu diote Eusko Jaurlaritzari
Txomin Eneako hirigintza lanek lehentasuna dute udalarentzat. Udal talde guztiak bat etorri dira horretan gaurko udalbatzarrean. Eusko Jaurlaritzak etxebizitza arloan eskumenak dituela kontutan hartuta, Txomin Eneako egitasmoa Gasteizko Gobernuarentzat lehentasuna ere baden eta proiektuan zein punturaino inplikatuko den galdetu dio Udalbatzak Jaurlaritzari, erakunde adierazpen baten bitartez.
Hirigintza zinegotziak azpimarratu du Txomin Eneako egitasmoak bi arrazoiengatik duela lehentasuna: uholdeak saihesteko helburua duelako eta babes ofizialeko 424 etxebizitza eraikitzea ahalbidetuko duelako, horietatik gehienak alokairu sozialean.