'Ze Premikin' jaialdia antolatu du Le Bukowskik bigarrenez
Aste Santuko oporren atarian, bihar, asteazkena ospatuko dute Ze Premikin jaialdia Egiako Gazteszenan.
Le Bukowski tabernak bere bezeroei, lagunei eta bertan biltzen diren musika taldeei esker ona adierazteko antolatzen duen jaialdia da. Biharkoa bigarrena izango da, eta bertan izango dira Lisabö, Atom Rhumba, Lobo Electrico, Inoren Ero Ni, Willes Drummond eta Nobunny taldeak, eta baita Makala eta Budin Djak ere. Musika jaialdia 21:00etan hasiko da, eta sarrerak, berriz, zortzi edo hamar eurotan eskura daitezke.