Ekaitz Iberoren atxiloketa salatzeko elkarretaratzea egin dute Bulebarrean. Une latzak bizi dituzte atxiloketaren unean; manifestaziora deitu dute arratsaldean, 19:30ean.
Ekaitz Iberoren atxiloketa salatzeko elkarretaratzea egin dute Bulebarrean hainbat lagunek. Argi esan dute: “Ozen salatu nahi dugu atxiloketa hau”. Herritarrak zoriondu nahi izan dituzte, emandako erantzunagatik eta babesagatik. Zehazki, Ibero atxilotzera etorri direnean erresistentzia pasiboa eta desobedientzia zibila erabili izana eskertu dute.
Ertzaintzak hainbat lagun zauritu dituela esan dute. Datu osoak ez badituzte ere, badakite, horietako bi ospitalean artatu dituztela eta beste bat gutxienez, Bulebarrean bertan. Gainera, jakinarazi dute, ospitalera joan diren bi lagunen atzetik joan dela Ertzaintza, hauek identifikatzeko asmoz.
“Sarraskia eta txikizioa” egin dutela Aske Gunean ere salatu dute.
Azkenik, deialdia egin dute bertan gazteak babesten jarraitzera eta 19:30tan manifestaziora deitu dute atxiloketa salatzeko. Argi esan dute: “Ezin diegu utzi, ez diegu utziko”.
Atxilotzeko arriskuan dauden gazteen babesean atzo sortutako Aske Gunean atzeman dute Ibero.
-
-
Twitter / @sergiolabayen
-
-
Twitter / @Amarakogazteak
-
-
Twitter / @JosetxoIbazeta
-
-
Twitter / @Amarakogazteak