Apirila dantzaren hilabetea izango da
Aurten ere apirila dantzaren hilabetea izango da Donostian. Zehazki, apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna da Unescok hala erabakita, orduan jaio baitzen Jean-Georges Noverre (1727-1810) koreografoa, dantza modernoaren aitzindaria. Hori dela eta, Dantzaren Hilabetea antolatzen du urtero Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteak, Donostia Kulturaren babesarekin. Dantzaren Hilabetearen harira hirian izango diren ekimen guztien berri eman dute Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteko Merche Filgueirak eta Carmen de las Cuevasek, eta Donostiako Kulturako Norka Chiapusok, gaur goizeko prentsaurrekoan. Aurtengo Dantza Sariak ere nork jasoko dituen aurreratu dute; Ion Agirretxek Dantzari Berri Onenaren Saria jasoko du, eta Elvira Ubiernak, berriz, Dedikazio Saria jasoko du.
EGITARAUA:
- Apirilak 14 (12:00): Dantza eskolen erakustaldia egingo dute Gipuzkoako 14 eskoletako 195 ikaslek. Andoaingo Bastero kultur gunean.
- Apirilak 20 (17:30): Dantza Kalean, Alderdi Ederren. Jazz, funky, hip hop, sabelaren dantza, flamenkoa eta beste hainbat dantzez gozatzeko auekra. Guztira, 206 ikaslek parte hartuko dute eta 14 lan eskainiko dituzte.
- Apirilak 21 (12:00): Barra klasikoaren erakustaldia, Kontxa pasealekuan. Guztira, 1212 dantzarik parte hartuko dute, 694 haurrek eta 518 helduk.
- Apirilak 27 (17:00): XI. Dantza Sarien ekitaldia, udaleko areto nagusian. Ion Agirretxe Royal Ballet Flandersko dantzariak Dantzari Berri Onenaren Saria jasoko du; Elvira Ubierna dantza irakasleak, berriz, Dedikazio Saria jasoko du.
- Apirilak 28 (19:30): Dantzaren Nazioarteko Egunaren XVII. Gala, Viktoria Eugenia Antzokian. (Sarrerak Viktoria Eugeniako leihatilan salgai daude, baita Kutxabankeko Interneteko sarrera salmenta zerbitzuan ere. Sarrerek 6, 10 eta 12 euroko prezioa dute).

