'Ontziratu zaitez' kanpaina kalera aterako dute bihar
Erosketak egiteko taperrak banatuko dituzte hainbat gunetan; jada 10.000 familiak parte hartu dute kanpainan
Hondakinak murrizteko asmoarekin, Donostiako Udalak eta Kutxa Ekoguneak Ontziratu zaitez kanpaina jarri zuten abian martxoaren erdialdean. Herritarrei erosketa taperrak banatzeko kanpaina da: Arrandegira ontziekin joan, eta arraina bertan etxeratzea lortu nahi dute; horrela, arraina biltzeko hondakinak murriztuko dituzte. Jada 10.000 familia baino gehiagok jaso dute erosketa taperra.
Bihar, larunbata, hainbat gunetan kaleko taper-banaketa egingo dute. Goizean, 11:00etatik 13:30era honako puntuetan banatuko dira taperrak: Grosen (Nafarroa Behea plaza), Amaran (Arco Merkataritza Gunea), Aieten (Munto plaza), Antiguan (Gaskuña plaza), Loiolako Erriberan (Bartzelona hiribidea), Intxaurrondon (Zagastieder), Egian (Martin Santos plaza), Parte Zaharrean (Bretxan), Erdialdean (Suhiltzaileen egoitza ohia) eta Bidebietan (Juan XXIII pasealekua).
Donostiako Udalak, Oraindik eskaria badagoela ikusirik, kanpaina luzatzea erabaki du, apirilaren 26a arte. Taperrak Donostiako kultur etxeetan banatuko dira, orain arte bezala. Familia edo etxebizitza bakoitzari taper bakarra dagokio, eta beraz, dagoeneko bat eraman duten familiek ezingo dute beste bat eraman.
Taperraren erabilerak abantaila nabarmenak ematen dituela defendatzen du kanoainak. Arraia edo haragia erosterakoan, erosketa garbiagoa eta txukunagoa egiten duelako eta, bide batez, plastikozko poltsak eta paper-plastifikatua ekiditen direlako.

