Festa txuri-urdina Vallecasen (0-2)
http://youtu.be/n1gKPCH7tng
http://youtu.be/n1gKPCH7tng
Eroso irabazi du Realak Madrilen, Rayo Vallecanoren aurka.
Imanol Agirretxek partidaren lehen hamabost minutuetan sartutako bi golek garaipena eman diote gaur Realari. Erraz irabazi dio Rayo Vallecanori, 0 eta 2. Balio handiko hiru puntu eraman ditu Realak Vallecastik. Sailkapenean 54 puntu ditu, bosgarrena lau puntura. Festa txuri-urdina izan da Madrilen, bi mila zale izan dira partida zuzen-zuzenean Madrilen ikusten.


