Atxiloketarako prestatzen ari dira Aske Gunean
http://youtu.be/h7RLaPZXtkY
40 furgoneta ikusi dituzte Bulebarrera bidean, Antiguatik irten dira.
Aske Gunean Ertzaintzaren zain daude. Erresistentziarako prestatzen ari dira jada. 900 pertsona inguru elkartu dira Aske Gunean, eta poliziaren zain daude. Antiguatik bulebarrera bidean 40 furgona ikusi dituztela esan dute antolatzaileek. Tentsioa igo da Aske gunean, baina lasaitasunerako deia egin dute. Antolatzaileek bertan daudenei azaldu diete, Ertzaintza iristean denak lurrean esertzeko, eta erresistentzia egiteko: “Besoak gurutzatuta. Tinko. Ezingo dute gurekin!”.