Aske Gunea, gauerdia baino minutu batzuk lehenago. (Argazkia: Kattalin Miner)
Bulebarreko Aske Gunea lepo dago. Bi mila pertsona inguru zeuden 23:00etan, eta horietatik 830 gaua pasatzeko prest. Auzolanaren bitartez, lo egiteko guneak atondu dituzte eta, mikrofonoen bitartez, zenbait gomendio luzatu dituzte; hain zuzen ere, ohartarazi dute, Ertzaintza iritsiz gero, indarkeriarik ez erabiltzeko. Ohartarazi dute ere, hainbeste jenderen artean, kalez jantzitako poliziak egon daitezkeela istiluak pizteko.
Ertzaintza gauean zehar zigortutako zortzi gazteak atxilotzen saiatzera bertaratuko dela uste dute bertaratutakoek. Alarma piztu da 23:30ak aldera, sirena hotsak entzun direnean autopistan, Donostirako norabidean.