Ertzaintza Bulebarrean izan da, baina ez du atxiloketa saiakerarik egin
http://youtu.be/9EQKyfGvfj4
Gauerdian eta goizaldean, 4:00ak aldera. Ertzaintza jada bi aldiz agertu da Bulebarrean. Aske Gunean gaua igarotzen ari diren gazteek oihu artean jaso dute Ertzaintza. Hain zuzen ere, zenbait furgoneta bertaratu dira Bulebarrera, baina etorri diren bidetik itzuli dira, atxiloketarik egin gabe. 400 bat lagun daude Aske Gunean, zigortutako gazteak babesten. “Ez dituzue eramango”, “Ez gaituzue geldituko” eta “Borroka da bide bakarra” leloak oihukatu dituzte eta, Aske Guneko koordinatzaileek esandakoaren arabera, babes horrek zapuztu du atxiloketak egiteko bi saiakerak. Argia astekariko kazetari Lander Arbelaitzek ere bideo batean gauerdian bizitako lehen tentsio unea; eta baita ondoren etorri dena ere.