"Goazen hau dena behar bezala bukatzera"
800 bat lagunek eman dute izena Aske Gunean gaua pasatzeko.
Bulebarreko kioskoan hartu dute hitza gazte zigortuek. Eskerrak eman dituzte, jaso duten babesagatik. Azken gaua tentsoa izan dela eta nekatuta daudela esan dute, baina indarra dutela.
Gaur ere gaua bertan pasako dutela azaldu dute: “Badakigu inguruko herrietatik eta herrialdeetatik etorri zaretela”.
Bertan lo egiteko deia luzatu dute, eta nabarmendu dute zaila izango dela haiek eramatea. “Goazen hau dena behar bezala bukatzera”, aldarrikatu du zigortutako Oier Lorente gazteak.
Arratsaldeko kontzentrazioan 1.500 lagun bildu dira, antolatzaileen arabera. Arratsalderako Gaua Aske Gunean emango dute 500 lagun zeuden izena emanda.
“Apustua egingo dugu 800 izango direla gaua gurekin pasako dutenak”. Erronka bota diete herritarrei, eta erantzun egin dute. Gauerako, 22:00etarako, 800 lagun daudr izena emanda.
Iluntzean edo gauean atxilotu ditzaketelakoan, jende gehiago hurbildu da Aske Guneara.